Sakoneta kiroldegiak, muskulazio gelak eta igerilekuak ordutegi berezia izango dute abuztuan.
Udalak COVID19k eragindako geldialdia abuztuan egiten den ohiko mantenua egiteko aprobetxatu zuen, beraz, aurten kiroldegia abuztuan zehar irekita egongo da, baina ordutegi bereziarekin.
MASAJE ORDUTEGIA:
Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 9:00etatik 14:00etara.
Astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 20:00etara.
IGERILEKUEN ORDUTEGIA:
Astelehenetik ostiralera, 7:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.
Larunbat, igande eta jaiegunetan, 8:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.