Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-08-03 Leioak bat egin du "eraso sexistarik gabeko uda" kanpainarekin Beldur Barik programaren barruan, uda garaian errespetuan eta berdintasunean oinarritutako jarrerak bultzatzeko helburuaz egin da
Beldur barik / Beldur barik

“Eraso sexistarik gabeko uda” kanpaina, eraso sexistak prebenitzen laguntzeko sortutakoa, Beldur Barik programaren barruan kokatzen da, urtero Emakundek bultzatu, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak laguntzen duten gazteei zuzendutako kanpainan, hain zuzen ere.

Aurreko urteetan jaietako eraso sexistak prebenitzeko kanpaina egin da, baina Covid-19aren pandemiak eragindako aurtengo egoera berezia ikusita, kanpaina ez da jaietan oinarritu baizik eta udan, orokorrean.

Eraso sexistak prebenitzea guztion kezka da: herritarrena eta erakundeena, bereziki tokiko eremuko erakundeentzat, hiritarrengandik gertuen daudelako. Horregatik, eta udan ere errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarduerak bultzatzeko helburuz.

Leioak jarrera aktiboa eskatzen dute emakumeak errespetatzen ez dituzten edozein adierazpen fisikoren edo hitzezkoren kontra, errespetuan, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrera. Eta gazteei espezifikoki baina hiritar guztiei deia egiten die euren inplikazio eta jarrera aktiboarekin, udan jarrera sexistarik gabeko espazioak sortarazten laguntzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa