Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-07-09 Leioan 200.000 euro inguru bideratuko dira garapenerako lankidetzako proiektuetara
zabalketa / zabalketa

Leioako Udalak herrialde pobretuetan ekonomiaren, gizartearen, politikaren, kulturaren, ingurumenaren eta gizonen eta emakumeen arteko botere-harremanen arloko aldaketak sustatzen dituzten garapenerako lankidetza-proiektuak finantzatzeko deialdia ireki du. Irabazi-asmorik gabeko erakundeek Leioako egoitza elektronikoaren bidez aurkez ditzakete beren eskabideak.

Leioako Udalaren Gizarte Ongizaterako sailak, aurten ere, garapenerako lankidetza-proiektuak egiteko diru-laguntzen deialdi orokorraren oinarriak argitaratu berri ditu 2020ko ekitaldirako, 200.000 euro inguruko aurrekontuarekin.
Guztira, xede horretara bideratutako udal partida 198.045 eurokoa izango da, eta diruz laguntzeko moduko proiektutzat hartuko dira herrialde pobretuetako kolektiborik edo eremurik kaltegarrienen eskubideak eta premiak betetzera bideratutakoak, azken horiek ELGAren Garapenean Laguntzeko Hartzaileen Zerrendan sartutakoak izanik.

Aurkeztutako proiektuek, ahal dela, kolektibo kaltebera hauei eman beharko diete laguntza: haurrak, emakumeak, lekualdatutako pertsonak eta/edo errefuxiatuak, nekazariak, herri indigenak eta arriskuan dauden gutxiengo etnikoak. Horretarako, Garapen Jasangarriaren Helburuetan bildutako eta Leioako Udalak lehenetsitako honako sektore-arlo hauei erreferentzia egiten dieten proiektuak baloratuko dira.

Proiektuek 18.000 euroko gehieneko diru-laguntza izango dute bakoitzarentzat, eta zeharkako ardatz gisa sartu beharko dira eskubideen ikuspegia, genero-ikuspegia eta ingurumen-jasangarritasuna.

Informazio gehiago:

Deialdia

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa