Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-07-08 Leioako herritarrek dagoeneko erabaki dituzte 2021eko aurrekontuetan sartu beharreko lau proiektuak
presupuestos / aurrekontuak

Dagoeneko amaitu da Aurrekontu Irekien parte-hartze prozesua, eta, beraz, leioaztarrek dagoeneko aukeratu dituzte 2021ean zehar egin beharreko proiektuak. Aurrekontu Irekien bigarren edizio honek harrera oso ona izan du Leioako herritarren aldetik, eta horrek agerian uzten du herrian finkatutako parte-hartze prozesu bat dela.

Azkenean, honako proposamen hauek aukeratu ziren, bozketaren ondoren lehen lau postuetan geratu zirenak:
1. Bidegorrien sarea UPV/EHUrantz luzatzea eta lehendik dauden bidegorriak lotzea.
2. Metroaren biribilgunea, oinezkoentzat eta bidegorria itsasadarrarekin eta Erandiorekin lotzea. 3. Zebrabideetako argiztapena indartzea.
4. Bizikleta eta patinete elektrikoen mailegua, baita horietarako aparkalekuak prestatzea ere.

Lehen fasean, 380 leioaztarrek parte hartu zuten, eta, guztira, 918 proposamen helarazi zituzten horretarako irekitako bideen bidez: kaleko postontziak, herritarren arreta zerbitzua, posta elektronikoa eta LeioaZabalik gardentasun-ataria. Udaleko teknikariek horietako bakoitza sakon aztertu ondoren, 10 proposamen lehenetsi ziren, bideragarriagoak eta eskagarriagoak zirenak 2021eko aurrekontuetan sartzeko.

Azpimarratu behar da lehen fasean jasotako hainbat proposamen lehenago ere jasota zeudela Legegintzaldiko Planean, eta horregatik ez zirela finalistak izatera iritsi, nahiz eta era berean garatuko diren.

Lehen fasea amaitu ondoren, Alarmaren Egoera deklaratu zen, COVID19ren agerpenagatik. Ondorioz, Udalak proiektuaren bigarren fasea berriz diseinatu behar izan zuen. Unean uneko osasun-gomendioak ziurtatzeko helburu nagusiarekin, aldatu egin ziren herritarren parte-hartzea ahalbidetzeko prestatutako kanalak; kanal birtualak eta aurrez aurreko kanal batzuk mantendu ziren, hala nola postontziak, baina informazio-karpak alde batera utzi ziren.

Oraintsu amaitu da bigarren fasea, non leioaztarrek lehen aipatutako harremanetarako bideak berriro eskura baitzituzten beren lehentasunak helarazteko, zehazki, 10 finalisten artean gustukoen zituzten 4 proposamenak. Fase honek ere harrera bikaina izan zuen, 689 bozketarekin.
Prozesuaren esparruan, Leioako 2021eko aurrekontu parte-hartzaileen kontura gauzatuko diren ekintzez gain, prozesuaren lehen fasean proposamen ugari jaso dira, eta, bigarren fasera igaro ez arren, laster gauzatuko dira Udalaren Matxurak partidaren kontura (gorabehera teknikoak konpontzeaz eta udalerriaren mantentze-lanez arduratzen den lantaldea).

Parte hartzeko biderik erabiliena LeioaZabalik Gardentasun Ataria izan zen, eta ondoren, kalean jarritako postontziak; biztanleria aktiboena, berriz, 34-52 urteko adin-tartekoa izan zen, eta, batez ere, Elexalde, Sabino Arana, Pinueta, Txorierri, Ikea eta Sarriena zonaldeetakoa.

Ekintza horiek guztiak eta prozesuaren emaitzak LeioaZabalik-en argitaratutako hainbat txostenetan jasota daude, herritarrei kontsultatu ahal izateko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa