2020-07-07
Udalak elkarretaratzea deitu du bihar eraso sexista berri bat gaitzesteko
Leioako Udalak elkarretaratzea deitu du biharko, uztailak 8, (18:30ean Bulebarrean) emakume batek bere bikotekidearen eskutik Leioan goizaldean jasandako erasoa gaitzesteko.
Leioako Udalak gogorarazten du emakumeenganako indarkeria (psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa, sexuala) emakumeen duintasunaren eta segurtasun fisiko nahiz moralaren eraso larria dela, eta, ondorioz, giza eskubideen urraketa larri eta onartezina.
Leioako Udalak eta Leioako gizarte osoak Leioan berdintasuna gauzatzeko dugun erantzukizunari aurre egin behar diogu.
Leioako Udalak, gainera, antolatzen diren gaitzespen-ekimen guztiekin bat egin du.