2020-06-02
Aurrekontu irekien bigarren fasea hasi da
Gaur hasi eta ekainaren 16ra arte, Aurrekontu Irekien lehen faseko proiektu finalisten alde bozkatzeko aukera izango dute leioaztarrek. Guztira 10 finalista daude, eta horietatik lau aukeratu behar dira. Aukeraketa horretarako prestatutako bideen bitartez bidali beharko da.
16 urtetik gorako leioaztarrek parte hartu ahal izango dute, baldin eta botoa udalerrian banatutako postontziren batean, LeioaZabalik Gobernu Irekiaren Atariaren bidez edo Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetan edo Gaztelubiden uzten badute.
Gainera, lehen fasean bezala, WhatsApp zenbaki bat dago prozesuari buruzko zalantzak argitzeko: 688.763.620
Lehenengo fasean, guztira, leioaztarren 918 proposamen jaso ziren. Horiek guztiak udal-teknikariek aztertu dituzte, eta, azkenik, gehien aipatutako eta baliagarriak izan diren 10ak hautatu dira. Proposamen bakoitzaren balorazio teknikoa hemen kontsulta daiteke