2020-06-01
Leioako kaleetan egindako mehatxuak gaitzesteko adierazpen instituzionala
EAJ/PNV, PSE, Elkarrekin Podemos Leioa eta PP alderdiek gogor gaitzetsi eta arbuiatu dituzte etxe pribatuetan, alderdi politikoen egoitzetan eta kaleetan egindako mehatxuak eta erasoak.
Asteburuan Leioan agertutako pintaden ondoren, udal ordezkaritza duten talde politiko guztiek, EHBilduk izan ezik, gertatutakoa gaitzetsi dute Bozeramaileen Batzordean eta honako manifestu hau sinatu dute:
LEIOAKO UDALAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA
Ordezkari politiko eta hautetsien etxebizitza pribatuetan, alderdi politikoen egoitzetan, eta udalerriko kaleetan, Leioa kasu, azken egunotan jasan diren mehatxu eta erasoen aurrean, behean izenpetzen dugun Udal Taldeok ondorengoa adierazi nahi dugu:
1.-Gure gaitzespenik sendoena eta erabateko arbuioa adierazi nahi dugu norberaren intimitatearen, askatasun kolektiboaren, demokrazia parte-hartzailearen eta herriak aukeratutako ordezkari politikoen kontra egin diren erasoen aurrean.
2.- Gure elkartasuna adierazten diegu mehatxuak jaso dituzten pertsona eta alderdi politikoei, beren etxeetan eta egoitzetan indarkeriazko erasoak jaso dituztenei.
3.- Elkarrizketarekin daukagun konpromisoa berresten dugu, tresnarik eraginkorrena delako, bai eta ezberdinarekiko errespetuarekin, elkarbizitzarekin eta Bakearekin eta Askatasunarekin hitzeman dugun konpromisoa ere, gure baliorik gorenenak direlako.