2020-06-01
Euskara ikasteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik da
Uztailaren 7ra arte izango da zabalik 2019-2020 ikasturtean euskara ikasi dutenentzako dirulaguntzak eskatzeko epea.
Aurten, eskabideak e-postaz egingo dira Udal Euskara Zerbitzuko euskarazerbitzua@leioa.net helbidean. Bertara bidali beharko dira eskabide orria behar bezala beteta eta dagozkion agiriak.
Gogoratu behar da, Mastitxu Euskaltegian edo Lamia Aek euskaltegian ikasi dutenek EZ dutela euskaltegiko ziurtagiririk aurkeztu behar.
Informazio gehiago:
euskarazerbitzua@leioa.net
946072576
Dirulaguntza jasotzeko betebeharrekoak:
- Leioako Mastitxu udal euskaltegiko edo Leioako Lamia AEK euskaltegiko ikasle izatea(1) - %85 asistentzia gainditzea eta baja ez izatea
- Leioan erroldatuta egotea ikastaroa hasi baino 6 hilabete lehenago eta ikastaroa bukatu arte - Familia edo bizikidetza unitatearen errentagatiko diru-laguntza eskatzen bada beheko taulan agertzen diren diru-sarrerak ez gainditzea
Partekatu:
Itzuli