2020-05-28
Gaur hasiko da Udala haurrentzako maskarak banatzen
12 urtetik beherako 3.500 leioaztar baino gehiago hasiko dira haurren maskarak etxean jasotzen gaurtik aurrera. Banaketa gaur bertan hasiko da, baina datozen egunetan luzatuko da, banaketa selektiboa delako.
Horrela, herriko txiki bakoitzak FFP2 motako hiru maskara jasoko ditu, bereziki haurrentzat diseinatuak, leioaztar helduek bezala, mota bereko maskarak etxean baitituzte duela egun gutxi entregatuak. Udalak gogorarazi duenez, bai maskara horiek, bai helduenak, lege- eta osasun-ziurtagiri guztiak betetzen dituzte, herritarrek erabil ditzaten.
Gogoratu behar da, 12 urtetik beherako guztiei banatu bazaie ere, ez dela gomendatzen 3 urtetik beherakoei erabiltzea.