2020-05-15
Udala bihar hasiko da Leioako etxebizitzetan maskarak banatzen
Bihar, larunbata, Leioako Udalak FFP2 maskarak banatuko ditu Leioako etxebizitzetan. Banaketa egun batzuk atzeratu da, Udala haurrentzako sorta berezi bat lortzen saiatu delako, baina azkenean ez da posible izan, txikiek hiru maskara jasoko dituzte helduek bezala.
Gogoan izan, beraz, bihartik aurrera Leioako etxebizitza bakoitzak hiru maskara FFP2 jasoko dituela bertan erroldatutako pertsona bakoitzarentzat. Bizilagunen komunitate askotan, presidenteak arduratuko dira etxe bakoitzeko ateetan uzteaz, eta, beste kasu batzuetan, Enviser enpresaren eta zenbait finka-administratzaileren laguntza izango dute (Carbajosa abogados, AFC asociados Insulae, Axpe fincas, Fincas Tallon, Mediación Bitarte, Fincas Ega, Gesfincas eta Satel Abogados). Honetaz gain, hainbat leioaztar ere banaketan laguntzeko prest agertu dira.
Poltsan, maskarekin batera, leioaztarrek liburuxka bat aurkituko dute, maskara behar bezala erabiltzeko oinarrizko informazioarekin eta kutsadurak prebenitzeko higieneari buruzko aholkuekin.