Alarma egoera hasi zenetik, Leioako Udaleko Adikzioen Prebentzio Zerbitzuak harremana izan du udalerriko ikastetxeekin, eta ikasleekin eta familiekin lan egiteko hainbat tresna eskaini dizkie. Gainera, adikzioek eragindako arazoekin laguntzeko telefono-zerbitzuek lanean jarraitzen dute.
Telefono-zerbitzuetako bat (692 7 302 35) DBHko eta Batxilergoko ikasleentzat da, konfinamenduan adikzioek eragindako arazoak izanez gero, adibidez antsietate-egoerak, larritasun-egoerak edo deserosotasun-egoerak, edota kontsumitzeko zailtasunak izanez gero deitzeko, jolastu beharrak edo apustu egiteak eraginda.
Bestea (688 69 85 61), berriz, familiei eta pertsona helduei zuzenduta dago, eta arreta psikologikoa eskaintzen die mendekotasun-arazoetarako, drogak kontsumitzeko edo jolasteko arriskuetarako edo seme-alaba nerabeekin arazoak lantzeko.
Bi telefonoak astelehenetik igandera daude martxan, 09:00etatik 21:00etara.
Bestalde, ikastetxeekin beste tresna mota batzuk eskaini dira, hala nola 'Patxadaz' gida, 3 eta 8 urte bitarteko ikasleei zuzendua, familian emozioen eta yogaren kudeaketa lantzea ahalbidetzen eta errazten duena. DBHko ikasleentzat, berriz, droga-kontsumoari buruz sakontzeko eta hausnartzeko jarduera-sorta bat eskaini zen.