2020-04-27
Edukiontzi marroiko bonoak, uztailaren 31ra arte erabili daitezke
Leioako Merkatarien Elkarteko bazkide diren saltokietan erosteko Udalak bidalitako bonoek, apirilerako iraungita zeudenek, uztailaren 31ra arte iraungo dute, gaur egun Coronavirusak duen Alarma Egoera dela eta.
Bonu horiek hondakin organikoak edukiontzi marroian birziklatzen dituzten pertsonei eta familiei bidali zaizkie.
Gaur egun, eta gaur egungo konfinamendu-neurriekin, praktikan bonu horiek elikadurarekin lotutako saltokietan baino ezin dira erabili. Epea luzatuz gero, ekimenari atxikitako elikagaigintzako beste saltoki batzuetan erabili ahal izango dira.