2020-04-25
Umeen irteerak konfinamenduan
Alarma Egoera maiatzaren 10era arte luzatu dute. Hala ere, bihartik aurrera, 14 urtetik beherako haurrak kalera irten ahal izango dira. Betiere, honako argibide hauek kontuan hartuta:
- Egunean ordubeteko ibilaldia, 9: 00etatik 21: 00etara.
- Etxetik kilometro batera, gehienez.
- Beti pertsona heldu baten ardurapean.
- Heldu bakoitza haur batekin, birekin edo hirurekin atera ahal izango da.
- Patineteak, bizikletak... bezalako jostailuekin atera ahal izango dira, baina ez beste umeekin partekatu.
- Helduei lagun diezaiekete erosketak egitera, bankura, farmaziara edo mendetasuna duten senideei laguntzera.
- Inola ere ezingo dituzte haur-parkeak erabili.
- Gogoan izan beti mantendu behar direla bi metroko distantzia eta gomendatutako higiene-neurriak.
Leioako Udalak guraso edo heldu laguntzaileen ardura eta sen ona eskatzen du ibilaldi horiek segurtasunez eta ezarritako segurtasun-neurriak errespetatuz egin daitezen.
Zalantzarik izanez gero, kontsultatu hemen gaur BOEn argitaratutako Agindua
Denon artean lortuko dugu!
Partekatu:
Itzuli