2020-03-26
Jagoleak zaintzen jarraitzen dugu, orain telefonoz
Leioako Udalak Zainduz programaren talde-saioak eta aurrez aurrekoak bertan behera uztea erabaki du, parte-hartzaileen eta, oro har, herritarren ongizaterako beharrezko neurri gisa. Baina senide zaintzaileek orain duten laguntza-premia handiaren jakitun izanik, programa bizitzen ari garen egoera berrira egokitu da, behar duten familiei laguntza, aholkularitza eta argibideak telefono, Whatsapp eta informazioaren eta komunikazioaren beste teknologia batzuen bidez emanda.
COVID-19 koronabirusaren zabalkundea oso azkarra izaten ari da Euskal Autonomia Erkidego osoan. Jakina da birus horrek jomuga duen kolektiborik kritikoena gaixotasun kronikoak dituzten adinekoena dela. Pertsona horiek eta haien familiak dira Leioako Udalaren Zainduz programaren erabiltzaileak. Alerta eta konfinamendu egoera, beharrezkoa bada ere, senide zaintzaileen ondoeza larriagotzen du, etxean bakartu behar izateagatik dituzten antsietate, estres eta depresio mailak areagotzen ditu, baita senideak kutsatzeko beldurra eta egoera berak sortzen duen kezka ere. Beraz, salbuespenezko egoera hori luzatzen ari da, eta dagoeneko pairatzen duten ezinegon emozionala biziagotzen jarraituko du.
Beraz, behar duten Leioako senide zaintzaileei 649 52 98 74 telefono-zenbakira hots egitera dei egiten die Udalak.