2020-03-12
Leioak aldi baterako itxi ditu udal instalazioak
Coronavirus COVID-19 gaixotasunaren agerraldiak eragindako kutsatzeak saihesteko neurri gisa, Leioako Udalak aldi baterako itxi ditu bere udal-instalazioak: Kontserbatorioa, Kultur Leioa, auzoetako Kulturguneak, Gaztegunea, Sakoneta kiroldegia, Torresolo eta Kandelazubieta.
Udal instalazio batzuek herritarrei arreta emateko zerbitzua mantenduko dute, baina sarbidea mugatuta egongo da ezinbesteko tramiteak egiteko udaletxea, Gaztelubide, Gizarte Zerbitzuak eta Behargintza bezalako lekuetan. Udal jarduera guztiak ere bertan behera geratzen dira.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gomendatzen duen bezala, herritarrei eskatzen zaie ez daitezela taldeetan bildu esparru itxietan, eta prebentzio-neurriak manten ditzatela kutsatzeak saihesteko, hala nola doministiku egitean eta eztul egitean sudurra eta ahoa estaltzea, botatzeko zapiak erabiltzea eta eskuak maiz garbitzea.