Leioa
Bilaketak
Osteguna, 2024ko Uztailaren 04a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2020-02-11 Leioako 250 zaintzaile baino gehiagok zainduz programako zerbitzuak erabiltzen dituzte
mayores / mayores

Zainduz programak senitartekoak bere ardurapean dituzten 263 pertsona lagundu zuen iaz; horietatik 200 emakumeak izan ziren, eta 63 gizonak.

Zainduz doako zerbitzuen multzoa da, leioaztarrei zuzendua, eta mendekotasuna edota desgaitasuna duten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzea du helburu.

Eskaintzaren artean, zaintzaileentzako prestakuntza- eta informazio-tailerrak, taldeko edo banakako ongizate emozionalerako laguntza psikologikoa eta mendekotasuna duten pertsonen autonomia sustatzeko jarduerak eta zerbitzuak daude.

2020. urteari begira, jarduera guztietan irisgarritasuna bermatzeko helburuarekin, programa ia osorik garatuko da Pinuetako hainbat udal-lokaletan.

Orain dinamika parte-hartzaile bat martxan dago, Leioako zaintzaileek 2020. eta 2021. urteetarako zer prestakuntza eta hitzaldi nahi dituzten erabakitzeko aukera izan dezaten.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Leioako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin, Inaurratzagan, 1ean edo 649 52 98 74 telefonoan.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa