2019-10-30
Leioak gero eta gehiago birzklatzen du
Azken urteotan, “gainerakoa” motako hondakinen ehunekoa txikitu da; izan ere, hondakin organikoetarako bosgarren edukiontziari esker, birziklapenak gora egin du, eta, aipatutako edukiontzia ezarri zenetik, gora egiten jarraitzen du.
Leioan oso joera positiboa dago; izan ere, udalerrian edukiontzi marroiak jarri zirenetik, udal diru-kutxetan 38.542,74 euro aurreztu dira lau urtean (2015. urtetik); izan ere, hondakin horiek “gainerakoa” motako zatitik kendu dira. Diru hori herritarrei bueltatu zaie, udal zerbitzuak hobetuz eta tokiko merkataritzan kontsumitzeko bonoen bitartez, besteak beste.
Sistema honek Leioa iraunkorrago bihurtzen du, eta ingurumena hobetzen laguntzen du.
Erlazionatutako dokumentuak:
Liburuxka (pdf, 5889 kb)
Partekatu:
Itzuli