Hitzaren Zuhaitza Leioako Udalaren proiektu bat da. Herritar boluntarioen sarea bultzatu nahi da, gure haurrei bake kulturaren baloreak trasmititzeko eta erekin lantzeko; ez indarkeria, berdintasuna, elkartasuna, aniztasunarekiko errespetua eta gatazken ebazpen baketsua...
Aurten, garrantzi berezia emango diogu genero berdintasunari eta aniztasunari. Gainera, edizio berri hontan ipuinkontalariek gure aiton amonei istorioak kontatzeko aukera izango dute.
Proiektua bi fasetan banatuko da: lehena, ipuinkontalariak trebatzera zuzenduta dagoena, eta bigarrena, praktikan jartzea ikasitakoa. Ipuinkontaketa saioak Gabonetan egingo dira Kultur Leioan, ipuinkomtaketa maratoi baten barnean.
Animatu eta izena eman azaroaren 5a baino lehen www.ipuinkontaketal.com web gunean.