Zorionak!
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Abenduaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-12-30 Aurrekontuen onarpenarekin zarratzen du Leioak 2009.urtea
presupuestos / aurrekontuak

Leioako Udalak 2010.urterako aurrekontuak onartu ditu dagoeneko, atzo goizean ospatutako Osoko Bilkura batean, hain zuzen ere. Aldi berean, Soinu Atadia Fundazioa (Udal Musika Eskola eta Kontserbatorioa), eta Euskararen Erakundea, erakunde autonomo hauen aurrekontuak ere onartu dira, eta Udalaren aurrekontuarekin batera guztira 36 miloi euro baino gehiagorekin itxi da.

Horrenbestez, Udalak aurrekontuaren %0,7 Garapenerako Lankidetzara bideratzearen aldeko konpromisoa mantenduko du aurten ere.

Iaz egin zen bezala, erabateko dedikazioa duten udal agintarien soldata izoztea erabaki du Udalak, Alkatea eta hiru alkate-ordeak, gainontzeko 16 zinegotzien dietak zein oposizioarenak, eta udal alderdi politikoen ekarpenak.

Aurtengo kontu publikoak onartuak izan dira atzo bertan PNV-EAJko 10 zinegotzi eta Ezker Batuko bien baiezko botoekin, bestetik PSE-EE-PSOEko 6 korporatiboek abstentzioaren alde egin zuten eta PPko hirurak kontrako botoa eman zuten.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa