Leioako Udalak herritarrei gogorarazi nahi die berriz ere erabat debekatuta dagoela edozein motatako animaliak pozoitzea, maskotak izan edo ez, kalekoak nahiz etxekoak izan edo ez.
Gogora dakar hori Udalak herriko gune publiko batzuetan kaleko katuei jaten ematean, janarian katuen heriotza eragin dezaketen gai pozoitsuak jartzen dituztela jakin delako, ikastetxe ingelesetik hurbil, hain zuzen ere.
Hori dela eta, Leioako Udalaren Osasun eta Animalien Babeserako Sailak jakinarazten du 2019ko uztailaren 24an indarrean sartuko den Animaliak Edukitzea eta Babestea arautzen duen Ordenantza berriak 29.3. artikuluan dioenez, oso falta larritzat jotzen da erasota edo gai toxikoak emanda edozein animalia hiltzea, eta kaleko animalien kasuan hain zuzen ere, bide eta gune publikoetan janari pozoitua jartzea edo janaritan gai zorrotzak, ziztatzaileak, eta antzeko gaiak sartzea. Zigorrak 1.502,54 euro eta 15.025,30 euro artekoak dira.
Halaber, kale-katuak elikatzeaz arduratzen direnei ere beharrezkoak diren neurriak har ditzaten eskatzen zaie, aipatutako jarrerek heurengan eraginik ez izateko.