2019-07-08
Aparkalekuetako partzelen berrantolaketa Bizkaia eta Larramendi kaleetan.
Pinueta auzoko aparkalekuaren asfaltatze eta margotze lanak direla eta, Leioako Udalak, larrialdietako ibilgailuen irisgarritasun arloan indarrean dagoen arautegia betetzeko eta pertsonen segurtasuna hobetzeko xedez, aparkaleku partzelak berrantolatu behar izan ditu Bizkaia eta Larramendi kaleetan.
Antolaketa berriarekin kale horietako aparkaleku kopurua murriztu egin da, honela, hain zuzen ere: 3 aparkaleku Bizkaia kalean eta 5 aparkaleku Larramendiko barruko plaza bakoitzean. Badakigu auzoan aparkatzeko arazoak daudela, eta lekuak kentzeak ondorioak izango dituela baina, hala ere, Udalak segurtasun arloan indarrean dagoen arautegia bete behar du. Auzorako soluzio orokorra definitu arte, eta Udala ari da jadanik horretan lanean, arautegi horretara egokitu behar dugu, kaleetan jarduketak egiten direnean.