2019-06-18
Eraso sexisten kontrako Herri Akordioa
San Juan jaiak hastear dauden honetan, zuen laguntza eskatu gura dizuegu indarkeria sexistaren arazo larria ikustarazteko eta emakumeen kontrako erasoak prebenitu ahal izateko. Beste herri batzuetako jaietan eraso sexista ugariren berri izan ostean, alerta egoera handiagoan gaude.
Horregatik, INDARKERIA SEXISTAren kontrako konpromisoan bat egiteko HERRI AKORDIOA eratu dugu, eta testu hori sinatuko dugu erakundeek, kirol, kultura eta gizarte arloko elkarteek, tabernariek, merkatariek, elkarte feministek eta norbanakoek.
GARRANTZITSUA: AKORDIO honen ardatz nagusia herritarrak izan behar direla uste dugu; bai norbanakoak, heziketa zentroak, eta baita klub eta elkarteak ere; horregatik berriro eskatzen dizuegu zuen babesa. Ekimena zenbat eta herritar gehiagok babestu, eta deialdian zenbat eta jende gehiago elkartu, orduan eta ozenago adieraziko dugu EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA tinko gaitzesten dugula.
Herri itunera atxikitu!
Erlazionatutako dokumentuak:
Ituna (pdf, 734 kb)
Partekatu:
Itzuli