2019-06-17
Leioak diplomak banatu dizkie herriko baristei
Guztira Leioako 12 ostalaritza negoziok hartu dute parte Behargintza Leioak antolatutako baristen ikastaroan. Bertan ikasitakoarekin 12 ostalari hauek kafe espezialistak bihurtu dira eta horren ziurtagiria jaso dute gaur Leioako Udalaren eskutik.
Ekitaldi honetan, Merkatarien Elkarteko presidentea den, Arantza Prado, ere izan da. Pradok Holako egitasmoak balorean jarri ditu eta Udalak tokiko merkataritzarengan duen “konpromisoa eta egiten duen esfortzua” eskertu du. Honetaz gain, ikastaroaren irakasleak izan dien adituak ere izan dira, Mikel Alonso eta Mario Vidal.
Baristen titulua hjaso duten tabernak honakoak dira:
Lehen edizioa
Cafetería Aida
Cafetería Maitane
Café Rich’s
Bar Txopera Berri
Cafetería Gasby
Pub Mulligan´s Company
Bigarren edizioa
Bar Zerua
Taberna Arkupe
Bar Txistera
Cafetería Izarra
Mendibile Jauregia
Tituluak banatu ostean, ikasleek prestakuntza saio hauetan ikasitakoa praktikan jarri zuten, kaferik onenak banatuz.