Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Azaroaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-05-14 UDATXIKI 2019 Datorren astelehenean irekiko da epea Udatxiki programan izena emateko
/

Matrikulatzeko epea maiatzaren 20tik ekainaren 5era izango da, biak barne. Eta aurten, matrikula Herritarrentzako Arreta Zerbitzuetan egin beharko da, udaletxean edota Gaztelubideko bulegoan.
Datorren uztailean Udatxiki programa ludiko-hezitzailea abian jarriko da berriro ere. Programa hau 2013, 2014, 2015 eta 2016,. urteetan jaiotako eta Leioan erroldatutako umeei zuzenduta dago; hamabostaldika edo hilabete osorako apuntatu ahal izango dira.
Lanean diren gurasoei lagundu nahi dien programa da, lana eta familia batera eramaten laguntzeko, eta aldi berean ikasturteko heziketaren osagarri moduan aurkezten da programa hau, kalean eta komunitatean murgilduago. Bi helburu horiekin antolatzen da udaro programa hau.
Programa Altzaga, Mendibile eta Artatza-Pinueta ikastetxeetan izango da. Jarduerak 9.00etatik 14.00etara garatzen dira, eta 08:00etatik 09:00etara haurtzaindegi zerbitzua dago aukeran; halaber, 14:00etatik 16:00etara zainketa zerbitzua eskaintzen da, bazkari eta siesta egiten duten bitartean, baina kasu horretan aparteko prezioa du eta familiek ekarri behar dute bazkaria, termo batean-edo.
Matrikulatzeko epea maiatzaren 20tik ekainaren 5era izango da, biak barne. Programa honek zeukan aurrekontua handitu da ume bat ere kanpoan gera ez dadin. 2019an matrikulatzeko modua aldatu egin da. Matrikula Herritarrentzako Arreta Zerbitzuen bidez (HAZ) egingo da, inskripzio orria guztiz beteta entregatuz, eta hala balegokio, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren (DSBE) ziurtagiria. Errolda ziurtagiria ez da entregatu behar; udalak berak egiaztatuko du.
Udalak bi HAZ dituela gogorarazten da, bata Udalaren eraikinean bertan; bestea, Gaztelubide, Lamiako auzoan, Langileria kalea 202. Inskripzio orria bi HAZetan dago eskuragarri, baita eranskin moduan honako berri honi lotuta ere, informazio orriarekin batera. Matrikula egiteko bestelako aukera ere badago: inskripzio orria guztiz beteta sac01@leioa.net helbide elektronikora bidaliz.
Kontsulta edo informazio gehiagorik behar baduzu, 94 607 25 76 telefonora deitzea baduzu.

Erlazionatutako dokumentuak:

Matrikula tasak (pdf, 397 kb)

Informazioa (, 0 kb)

matrikula orria (pdf, 473 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa