Leioako dendak, ostalaritza eta zerbitzuak arlo digitalean trebatzen!!!
UDABERRI DIGITALA LEIOAN aukera aproposa da, hamar langile baino gutxiago dituzten herriko merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-establezimendu txikietarako, tresna digital funtzionalen inguruan eguneratu daitezen. Sektore horietako batean lanean ari baldin bazara, izena eman ezazu!
Leioako Udala da, Behargintzaren bitartez, ekimen honen sustatzailea. Udalak herriko merkataritza-, ostalaritza- eta zerbitzu-sektoreetan lan egiten dutenen prestakuntza digitala bultzatu nahi du. Udaberri digitala Leioan ekimenak, SPRIren Mikroenpresa Digitala programaren parte dena, lau trebakuntza-pilula eskaintzen ditu: WhatsApp Business (bi ordu), CANVA (bi ordu), e-Administrazioa (bi ordu) eta Datuen babesa (lau ordu). Doan emango dira maiatzaren 21etik ekainaren 13a arte. Ez galdu aukera hau, eta izena eman esteka hauen bidez interesa duzun horietan!
whatsapp business
WhatsApp Business zer den ikasi nahi al duzu modu azkarrean hartu-emana izan eta bezeroekin harremanak hobetu eta gehitzeko? Sartu hemen, izena ematea duzu maiatzaren 19a arte.
Oharra: eramazu zure sakelako telefonoa (app-a bakarrik eskuratu daiteke Play Store-n sartuz gero).
whatsapp business
Edukiak eta konposaketak diseinatzen ikasi nahi al duzu, marketin-agiriak eta materialak CANVA bidez sortzeko?
Sartu hemen, izena ematea duzu maiatzaren 22a arte.
Jakin nahi al duzu administrazio publikoarekin izapide telematiko nagusiak egiteko erabili behar ditugun tresnak nolakoak diren? Sartu hemen, izena ematea duzu maiatzaren 29a arte.
Oharra: Irakasleak txartel akoplagarrietarako irakurgailu digitalak banatuko ditu.
Jakin nahi al duzu edozein enpresa txikik eta langile autonomok bete behar duen Datuen Babeserako Erregelamendu Orokorrarekin? Sartu hemen, izena ematea duzu ekainaren 5a arte.
Oharra: bi trebakuntza-saio izango dira, ekainaren 11n eta 13an.