Leioako Udaleko Hezkuntza eta Partaidetza sailak Ongizate emozionala lantzeko 20 orduko tailerra antolatu du Mendibile Jauregian, astearteetan 18:00etatik 20:30era. Izena emateko epea ostiralera arte izango da zabalik.
Tailer honen bigarren edizioa da, eta 20 plaza baino ez daude. Hori dela eta, iaz parte hartu zutenek deialditik kanpo geratzen dira. Izena ematea Kultur Leioako 4.solairuan egin ahal izango da, 9:00etatik 14:00etara, martxoaren 15era arte.
Informazioa zabaltzeko Leioako Udaleko Hezkuntza sailarekin jarri behar da harremanetan, 94.607.2576 edo udalhezkuntza@leioa.net. Tailerra doakoa da, baina asistentzia konpromisoa sinatzea eskatuko da, eta tailerraren egunak honakoak izango dira: martxoak 26, apirilak 2, 9 eta 30, eta maiatzak 7, 14, 21 eta 28.