Larunbata honetan ospatuko da Leioako II. Emakumeen Martxa. Publiko orokorrari zuzendutako martxa izango da, 3 kilometrotakoa eta erraza, baina helburu zehatz batekin; emakumeak bakarrik ez daudela agerian uztea.
Bulebarretik irtengo da goizeko 18:30ean eta bertara bueltatuko da 3 kilometro egin eta gero. Heltzerakoan txokolatada izango da prest eta batukada feministak jai giroa jarriko du.
Iaz bezala, parte hartzaileek kamiseta teknikoa jasoko dute, arrosa kolorez betetzeko Leioako kaleak.