2019-02-28
Udalak showroom bat egokituko du Leioako merkatarientzat
Herriko Aldapabarrena kaleko 22 zenbakian kokatutako 100 m2 baino gehiagotxo dituen lokal horren egokitzapenean 114.247,37 euro erabili izan ditu udalak.
Leioako Udalak lokal berri bat egokitu eta udalerriko Merkatarien Elkartearen eskura jarri du, tokiko merkataritza dinamizatzeko jarduerak burutu ahal izateko. Lokal hori egokitzeko Udalak 114.247,37 euroko zenbatekoa erabili izan du.
Lokal hori, 100 m2 baino gehiagotxo ditu, showroom antzeko zerbait bihurtuko da, Leioako Merkatarien Elkarteak kudeatuta, eta bertan merkatari bakoitzak bere produktuak eta berrikuntzak publikoaren aurrean erakutsi eta ezagutarazi ahal izango ditu. Gainera, lokal hori tokiko merkataritza indartzea helburu izango duten bestelako jarduera edo bileretarako ere erabili ahal izango da
Leioak 370 baino merkari txiki gehiago ditu. Merkataritza-sare horren ezaugarriak dira bere tamaina txikia eta lehiakortasun handia erakusten duen merkataritza-gunean kokatuta egotea, hurbil dituen merkataritza-gune handiak direla-eta. Horregatik guztiagatik, Leioako Udalak, Behargintza Leioa zerbitzuaren bidez, 20 urte daramatza Leioan ezarritako merkataritza-sarea bultzatu eta, hala badagokio, suspertzeko jarduerak elkarrekin burutzen.
LeioaBidean zerbitzua eraberritzea
Leioako Udalak, Behargintza Leioaren bidez, eta herriko Merkatarien Elkarteak LeioaBidean etxerako banaketa-zerbitzua berritzen dute. Dagoeneko 23 dira zerbitzu horri atxikitutako merkatariak eta aurreko urtean 735 pertsonak erabili zuten, eta 2440 eskaera egin ziren.
Zerbitzu horrek 1,65 euroko kostua du eroslearentzat, eta batzuetan saltzaileak berak hartzen du bere gain kostu hori. Erosketa in situ, saltokian, egin ahal da edo telefonoa erabiliz, eta herritarrak bere etxean jasoko du ordu gutxitan erosi edo eskatu duena. Udalerriko auzo guztietara ailegatzen den zerbitzua da, baita herrigunetik aldenduen daudenetara ere; soslai ezberdinetako pertsonek erabiltzen dute, besteak beste zama handirik garraiatu ezin duten pertsona nagusiek. Zerbitzua udalerriko merkatari guztientzat da, eta erosketa anitza egiteko aukera ere eskaintzen du. Hau da, atxikitutako hainbat merkataritza-gunetan zenbait erosketa edo eskaera egin, eta dena aldi berean jaso zerbitzu bakarraren prezioan.