2019-02-11
Solitudes, ikusi beharreko antzezlana
Kulunka Teatro konpainia ospetsuak Solitudes bere azken lana eskeiniko du Kultur Leioan
Hurrengo ostiralean, otsailak 15 (Auditorium, 20:30 h), Kulunka Teatro konpainia ospetsuak Solitudes bere azken lana eskeiniko du Kultur Leioan. Gizon nagusi alargun baten istorioa kontatuko digute, maskara-antzerkian oinarrituta eta umorez gainezka, baina metaforaz beteta dagoena, bai eta gizakien arteko harremanei, maitasun-beharrari eta inkomunikazioari buruzko gogoetez ere; eta garbi erakusten du aurreiritziek zenbateraino galarazten duten beste pertsonen zoriontasuna, eta, jakina, gurea ere bai.
Max Sarietan eta Be Birmingham Festibalean Antzezlan onena bezala saritua izan den ikuskizuna. Ikusi beharrekoa.
Partekatu:
Itzuli