Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Azaroaren 29a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2019-02-07 Leioa Txartela kalean dago jadanik Bazkide diren saltokietan, zerbitzuetan eta ostalaritzan kontsumitzeko orduan abantaila ekonomikoak eta balio gehigarriak izango dituen tokiko merkataritza fidelizatzeko ekimen berria
Teniente de Alcalde, Iban Rodriguez, la presidenta de la Asociación Comercios Unidos de Leioa, Arantza Prado; y el director de la oficina de Caja Rural Navarra de Leioa, Gabriel Alfonso Aróstegui. / Iban Rodriguez, Leioako Alkateordea, Arantza Prado Leioako Merkatarien Elkarteko presidenteak; eta Gabriel Alfonso Aróstegui Caja Rural Navarrako Leioako bulegoko zuzendariak

Leioako Merkatarien Elkarteak, Behargintzaren eta Leioako Udalaren laguntzarekin, tokiko merkataritza fidelizatzeko beste ekimen bat jarri du martxan Leioa Txartelaren, Caja Rural Navarrarekin batera ateratako doako VISA txartelaren, bitartez.

Txartelak abantaila ekonomikoak eta balio gehigarriak izango ditu bazkide diren saltokietan, zerbitzuetan eta ostalaritzan kontsumitzeko orduan. Mari Carmen Urbieta Leioako alkateak animatu egin gura ditu, “alde batetik, herritarrak, gure Leioa Txartel bat eskuratu dezaten; eta bestetik, bazkide ez diren merkatariak eta ostalariak, Elkarteko kide egin daitezen”.

Leioa Txartela eskuratu daiteke jadanik Leioako Merkatarien Elkarteko kide diren establezimenduetan edo Caja Rural Navarrako sukurtsaletan. Inolako gastu gehigarririk ez duen doako txartela da, bazkide diren saltokietan hiru hilabetez interes barik ordaintzeko aukera ematen du, munduko edozein lekutan erabili daiteke eta kutxazainetan dirua ateratzea ahalbidetzen du, iruzurrezko erabileraren aurkako asegurua jasotzen du eta modu konbentzionalean edo hurbilduz ordaintzeko aukera ematen duen NFC teknologia dauka. Horrez gain, horren bitartez erosketak egiten dituztenek beherapenak, erosketa baleak, doako erosketak, opariak eta zozketak gozatu ahal izango dituzte.

Lau dira ekimenaren eragile nagusiak:

-Leioako Merkatarien Elkartea: bazkide diren establezimenduen bitartez martxan jarriko diren sustapen eta fidelizazio ekintzak koordinatuz eta planifikatuz.
-Establezimenduak: proiektuarekin lankidetzan arituz eta herritarren artean txartelaren erabilera sustatuz, fidelizazio kanpainaren bitartez. Proiektuarekin saltoki-zerbitzu guztiek egin ahal izango dute bat, eta herritar guztiek jaso ditzakete onurak.
-Herritarrak: proiektuaren protagonista nagusiak dira, eta bazkide diren saltokietan, zerbitzuetan eta ostalaritzan egiten duten kontsumo arduratsua saritu gura zaie, abantaila ekonomiko eta balio gehigarri guztien partaide bilakatuz.
-Caja Rural Navarra: hori gauzatzeko aukera eman duen bazkide teknologikoa.

Udala eta Elkartea eskutik doaz helburu komunak finkatzeko orduan, hau da, “Leioa kalitatezko merkataritza, turismo eta aisia leku gisa sustatzea; tokiko merkataritzaren garapena indartzea; bazkide diren establezimenduen ahalmen lehiakorra handitzen laguntzea, eta establezimendu horiek erakundeen aurrean duten ordezkaritza hobetzea; eta izaera ekonomikoa eta soziala duten proiektu teknologikoen garapenean aitzindari izatea”, laburbildu du Mari Carmen Urbieta Leioako Alkateak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa