Zorionak!
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Abenduaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-11-27 Kontsumo iraunkorraren bosgarren azoka ospatuko da bihar
2008ko azoka1 / 2008ko azoka 1

Bihar ospatuko da Euskal Etxeen plazan Leioako Kontsumo Iraunkorraren bosgarren azoka. Goizeko 11.00etatik eguerdiko 15.00etara arte edozein herritar hurbildu daiteke bertara bere ekarpena egitera edota zerbait hartzera. Kontsumo Iraunkorraren Azoka honek objetuen bizitza luzatzea du helburu bezala.

Leioako Udalaren Hezkuntza sailak bultzatutako ekintza honek, ‘Leioarako ez hain txikiak’ egitasmoaren barruan kokatuta dagoena eta Solasgunek antolatutakoa, kontsumo iraunkorrak ahalbidetzen duen kontsumoaren eta sastarren gutxitzea du helburu nagusitzat. Horregatik, leioaztar bakoitzak erabilgarri baina erabiltzen ez dituen objektuak eramaten ditu azokara eta beste batzuengatik aldatzen ditu.

Urterik urtera arrakasta gehiago duen ekintza bihurtu da azoka hau. Joan den urtean, adibidez, azken markak apurtu ziren, 600 lagun baino gehiago bildu ziren Euskal Etxeen plazan, eta objektu guztien artean 1.186 kilo batu ziren. Kopuru hau osatzen duten objektuen artean mota askotakoak ikusi ahal izan genituen, hauen artean, liburuak, jokoak, armairuak, txirrinduak, telebistak edota oheak. Honetaz gain aipatu behar da guzti hauek oso egoera onean zirela.

Azokan bertan Leioako haur eta gazteak izaten dira lanean, EKOTALDEetakoak hain zuzen ere, beti Solasguneko hezitzaileengatik lagunduta. Lan talde hau 10 urteetatik 20 urteera arteko gazteekin osatuta dago, beren eginkizuna da Hezkuntza sailetik antolatutako “Herrigune” programaren barruko ekintza guztien diseinuan, prestaketan eta garapenean laguntzea.

Erlazionatutako dokumentuak:

dossierra (pdf, 186 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa