Zorionak!
Bilaketak
Larunbata, 2024ko Abenduaren 21a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-11-26 Ibaiondoko Ekonomi Jardueren Parkea gertuago Ibaiondoko Ekonomi Jardueren Parkean ematen ari diren azken aldaketa lanak nabariak dira. Aurreikusita diren lau eraikinen lehena dagoeneko amaituta dago eta hipermerkatu berria irekiko da gaur bertan, berezko garagearekin.

Lehen eraikin hau martxan jartzearekin batera, Santa Ana kalea eta Amaia etorbideko reurbanizazio lanak ere bide onean doaz. Azken hobekuntza lana hauek direla-eta, joan den urrian gertaera azpimarragarria eman zen. Hiru hamarkadan zehar kaleko eta zonaldeko trafikoa oztopatzen zuen horma bat zegoen, horretarako joan den hilean Getxo eta Leioa mugan, Cadenas Vicinay ohia zen lantegiko horma bota egin da errepideari beharrezko zabaltasuna emanez.

Hurrengo hileetan zehar gainontzeko eraikinak altzatzen hasiko dira, bulegoentzako zuzendutakoak biak, eta Ibaiondo plaza herritar ororentzat prestatu eta irekiko da. Lurrazpian, berriz, aparkaleku handia eraikiko da zonaldeko herritarrentzat jabetza araubidean.

Bulegoetarako bideratutako eraikin baten, Udalak 200 metro koadro hartuko ditu bere izenean, Enpresen Mintegi publikoa ezarriko da Behargintzaren eskutik kudeatutakoa, hain zuzen ere.

Ekonomi Jardueren Parkea gune honetan jartzea helburu oso zehatza zuen Udalarentzat, lehen industriarentzat bideratutako lurrak beste jarduera batera bideratzea baina beti ere inguruan bizi diren herritarrekin bateragarria. Laburbilduz, lehen lana ematen zuten lurrak gaur ere lan merkaturatzeari laguntzea baina herritarren beharrizanei egokituz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa