2009-11-03
Asteburu honetan Leioako XXX. Artisautza eta Gastronomi azoka ospatuko da
Azaroak 6, 7 eta 8an Leioako XXX. Artisautza eta Gastronomi azoka ospatuko da Bulebarrean. Egun hauetan zehar euskal artisautzaren produkturik onenak jarriko dira leioaztarren eskuetan eta euskal sukaldeko lehengairik onenak ere.
DATU INTERESGARRIAK
TOKIA
Beste edizioetan bezala azoka Leioako Bulebarrean izango da aurten ere.
ORDUTEGIA
- Ostiralean, 17.00etatik 21.00etara.
- Larunbata eta igandean 10.30etik 14.30era eta 17.00etatik 21.00etara.
PARTEHARTZAILE KOPURUA ETA TEKNIKAK
Guztira 29 artisauk hartuko dute parte aurtengo azokan, iaz baino bost gehiago (16 artisautza – 13 gastronomia). Denatara 29 artisautza mota ezberdin ikusteko aukera izango dugu (beira, egurra, keramika, bitxiak...) eta honetaz gain produkturik gozoenak dastatzeko aukera ere izango dugu, besteak beste, patea, gaztaia, ogia, euskal pastela, itsasoko produktuak eta mermaladak.
Aurrekoetan bezala, esan beharrekoa da produktu guzti hauek kalitate handikoak direla eta euren jatorria ondo zehaztuta dagoela.
KALITATE ZIURTAGIRIAK
Kalitate ziurtagiria, esan bezala, oso garrantzitsua da azoka honetako produktuen artean. Bertan eskuragai izango diren produktu guztiak artisau erara eginda direla ziurtatzen dute, eta kalitate ziurtagiri hau artisauek eta antolatzaileek sinatzen dute.
ZUZENEZKO TAILERRAK
Artisauen lan egiteko moduak publikoari erakusteko hainbat tailer ezberdin izango dira zuzenean:
BEIRA – LANKETA/Talla de Vidrio
Talleria San Anton (Miguel Ranero)
HARRI – LANKETA/Talla de Piedra
Harria Lanak (Yosu Meabebasterrechea)
ZUR – LANKETA/Talla de Madera
Taller Ana Aldana (Ana Aldana)
EHOZIRI/Encaje de Bolillos – Punto
Taller Municipal de Leioa
Honetaz gain, “Utensilios para la Fabricación de Pan y Pasteles de Pastas Urrutia" (José Manuel Urrutia) erakusketa ere izango da ikusgai
PRODUKTUEN DASTAKETAK
Larunbata eta igandean, 12.00etatik 14.00etara, famatua den dastaketaren ordua izango da, eskuragai izango diren hainbat produktu dastatzeko aukera izango dute bertan bildutakoek (gazta, ogia, txakolia, sagardoa...)
PIEZEN ZOZKETA
Aurten azokara hurreratzen diren eta zerbait erosten duten guztien artean produktuen zozketa bat izango da sari bezala.