Leioa
Bilaketak
Ostirala, 2024ko Apirilaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-09-23 Animalien bilketako zerbitzua berritu eta indartu du Leioak Leioako Udalak animalien bilketako zerbitzua “La casa de perro” enpresari esleitu dio 35.000 euroengatik. Esleipena urte biko balioa du baina beste bi urtetarako luzapenezko klausula batekin.

Neurri berri honekin Udalak animalien bilketaren zerbitzua indartu nahi du animalien jabeen eta gainontzeko herritarrentzako garrantzizko zerbitzua delako. Jakina da etxeko animaliek mesede asko egiten digutela, bestalde hainbat elkarkidetza arazoen iturri ere badira, adibidez, zikintasuna, arduragabekeria, zarata arazoak edota erasoak.

Arazo guzti hauek gutxitzeko helburuarekin eta errespetuan oinarritutako bizikidetza sendo bat eraikitzeko asmoz, Leioako Udalak zerbitzu hau kontratatu izan du.

Zerbitzu hau Udaleko eskaera zehatzei egokitu da eta animalien bilketa eta aterpetxe zerbitzu hau aurrera ateratzeko beharrezko medioak jarriko ditu Leioak, honetaz gain “La casa del perro” enpresak klinika espezializatu bat du Leioatik minutu eskas batzuetara, Sopelan hain zuzen. Bertan animalien harrera egiten dute eta tratamentua albaitari aditu baten eskuz egiten da.

Momentu honetatik aurrera, enpresa honek kalean galduta, solte edota bere jabeen kontrolik gabe aurkitzen diren animaliak jasoko ditu. Hiru hilabetero ronda bat egingo du hiru eguneko iraupena izango duena, herrian zehar solte diren txakur gehien biltzen diren zonaldeetatik.

Zerbitzu honek urteko 365 egunetan eta 24 orduz jasoko ditu abisuak, eta dei bat jaso eta gero gehienez 30 minututan agertuko da enpresa aipatutako tokian. Segituan aterpetxera eramaten diren animaliei parasituak kenduko zaizkie, desinfektatuak eta behar bezala garbituta izango dira kutsapenak saihesteko.

Prozedura honen ostean, identifikazio txip-a kontsultatuko dute eta jabeekin harremanetan jarriko dira bere bila pasatzeko. Dena dela, animaliren batek ostatuan izateko epe legala agortzen badu adopzio prozesuan sartuko da, inoiz ez da beste biderik erabiliko. Horregatik, gogoratu behar zaie herritar orori bere animaliaren bila badalbitzate edota animaliren bat hartzeko asmoa badute “La casa del perro”k adopzio fasean diren animalien datu basea duela ikusgai bere web gunean www.lacasadelperro.es
Guzti honetaz gain, enpresa honek animalien ostatua du jabe partikularren esku, oporraldietan bere animaliak ondo zainduta utzi nahi dutenentzat Sopelanan dute ostatua.

Bestalde, La casa del Perro-k eta Leioako Udalak ikastaro bi jarriko dute martxan urtean zehar Leioako txakurren jabeei zuzendutakoa kontzientziazioa eta behar bezalako elkarbizitza sustatzeko asmoz.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa