Leioa
Bilaketak
Asteazkena, 2024ko Apirilaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-09-22 Kotxerik gabeko egunean, trena hartu ezazu! Hobetu zure hiriko klima
Imagen para el Tranvía de Leioa / Leioako Tranbia

Gaur, Europako Mugikortasun Astearen barruan kokatuta, kotxerik gabeko eguna ospatzen da. Egun berezi honetan garraio alternatiboen erabilera sustatu nahi da herritarren artean, adibidez txirrindua, patinak edo oinez ibiltzea, bestela kotxea bera pertsona batek baino gehiago erabiltzea ere gomendatzen da.

Kutsadura gutxiago sortzen duten garraioak sustatzeko asmoz, Leioako Udalak "tren txu-txu"-a jarriko du martxan gaur, goizeko 11.00etatik arratsaldeko 20.00etara, Metro geltokitik Barandiaran instituturaino. Ibilbide hau, etorkizuneko tranbiak egingo duen antzeko izango da, eta herritarrek garraio honekin ohitzen joan ahal izango dira gaur.

Trenaren geltokiak:
1. Metroa
2. Lehendakari Agirre Plaza (Boulevard Udondo)
3. Euskal Etxeen Plaza
4. Sakoneta Kiroldegia
5. Udaletxea
6. Sarriena
7. Unibertsitatea

Tren honen ibilbidea seguruagoa izateko eta Europako hainbat hiritan gaurko egunean hartzen diren neurriak jarraitzeko Leioak kale nagusi bat itxiko du trafikoarentzat gaur, kale hori Sabino Arana izango da.

Erlazionatutako dokumentuak:

Leioako Tranbia (pdf, 3469 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa