Zorionak!
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Abenduaren 30a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2009-08-31 Istripu-tasa jaitsi egin da Leioan Leioako kale eta errepideen segurtasuna handitu egin da azken urteotan, istripu-tasaren jaitsiera adierazten duenez. Joan den 2000.urtean 402 istripu izan ziren, iaz, berriz, 251 istripu gertatu ziren, Leioako Udaltzaingo eta Ertzaintzak emandako datuen arabera.

Iaz gertatutako 251 istripuetatik 80k biktimadunak izan ziren eta 171 biktima gabekoak (2000.urtean berriz 103 biktimadunak izan ziren eta 299 biktima gabekoak). Istripu hauetan zauritutakoak lau izan ziren (zaurigabekoen 96 pertsonen aurrean) eta guztiek zauri arinak izan zituzten.

Datu hauek, Udaltzaingoaren helburu nagusietariko bat bete dela egiaztatzen dute, hau da, hiriko segurtasuna hobetzea. Herritarren arteko kontzientziazioa eta azken aldian Leioako kaleetan eman diren azken azpiegitura lanek funtsezkoak izan dira datu baikor hauek lortzeko.

Bestalde, oinezkoen segurtasuna oraindik hobetu beharra dago. Istripua izan duten oinezkoen kopurua aurreko urteen antzekoa izan da, 14 pertsona urteko mantenduz. Baina azpimarragarria da gehiengoak zauri arinak izan dituztela edota zaurigabekoak suertatu direla.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa