Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-05-20 Umore Azokaren eskaintza zabaltzen da gaur
umore / umore

XVII. Umore Azoka arrakastaz eta euskal taldeen protagonismo nabariarekin abiatu ostean, milaka herritar espero dira gaur eta asteburu osoan zehar. Izan ere, gaur eskaintza zabaltzen baita. Guztira, 48 emanaldi izango dira, eta, tartean, 9 erabateko estreinaldi ikusi ahalko dira, 5 estatuko estreinaldi eta Vendaval konpainia frantsesaren “Soif” ikuskizunaren gaztelerazko bertsioaren estreinaldia, zeina Umore Azokaren laguntzaz egin baita.

Aipatu behar da Mendibile Jauregian eskainiko diren emanaldiak lekuz aldatuko direla. Bakhus, Les Goulus eta Tio Ternonen Semeak Jose Miguel Barandiaran Behekoa Institutuko zabalgunean arituko dira, publikoarentzat are eskuragarri izanik.

Estreinaldiz bete
Tsubasa Watanabe diabolista japoniarrak abiatuko du programa eguerdian, eta estreinaldiz beteta joango da arratsaldea. Nabarmentzekoa da, adibidez, La Industrial Teatrera talde kataluniarraren erabateko estreinaldia, Leioan eskainiko baitu estrainekoz “Naúfragos” clown pieza. Ez dira bakarrak izango. DelReves Danza Vertical taldeak ere Umore Azoka hautatu du “Uno” izeneko lan zaindua estreinatzeko. Toc de Fustak “Los amigos de Crusó” estreinatuko du. Cía La pequeña victoria Cen konpainiak “Gigante” ekarriko du Leioara. Esencia producciones Lagarto “Mucho ruido y pocas nueces Sound Party” emanaldia eskainiko du aurrenekoz publiko aurrean. La Banda del Otro taldeak ere lehenengoz aurkeztuko du “Yee-haw” lana, eta euskal konpainiek ere izango dute beren lekua estreinaldi zerrendan. Plataforma Tirante taldeak satiraz betetako eta errefuxiatuen draman inspiratutako “Tras la frontera” aurkeztuko du, Ana Capilla & Julia Fäber bikoteak “Basati” dantza pieza, eta Trapu Zaharra konpainia ezaguna “A cal y canto” lanarekin izango da Leioan. Erabateko estreinaldiak izango dira guztiak.

Kataluniako eszenak eta Andaluziako zirkuak ere presentzia garrantzitsua izango dute gaurko programan, hurrenez hurren, 4 eta 3 talderen ordezkaritza izango baitute Leioan. Baina Frantziako kale arteek ere garrantzi berezia izango dute gaur, estatuko estreinaldi sorta bat eskainiko baitute hango taldeek. Toi D’abbord konpainiak, esaterako, “Tu viens” pieza eskainiko du lehenengoz estatuan, Jazz Combo Box taldeak “Scratcho Band”, Cie 100 Racines-ek “Au pie du Mur”, eta Vendaval konpainiako artistek aipatutako “Soif” lanaren gaztelerazko estreinaldia ekarriko dute Leioara. Circle of Two britaniarrek “Bambolina & Dodo” piezaren estatuko estreinaldia aurkeztuko dute, eta Cuadros de Circo espainiar-kolonbiarrek “Concrete desert: ojos que no ven” emango dute aurrenekoz estatuan. Eta hau guztia, soilik estreinaldiak eskainiko dituzten taldeak kontuan hartuz, egitaraua gauerdira arte luzatuko baita, eta, orotara, 48 emanaldi izango baitira.



Festa parkera zabalduko da
Pinosolo parkea ere batuko zaio gaur Umore Azokako eskaintza zabalari. 17:00etan egingo da irekiera ekitaldia eta une horretatik aurrera azokaren parte izatera pasatuko da gunea. Jatekoa, tailerrak eta emanaldiak ere izango dira parkean. Ana Capilla & Julia Fäber bikotearen “Basati” lana eskainiko dute bertan, esaterako, eta baita William Shakespeareren pieza ezaguna oinarri hartuta Esencia Producciones Lagarto taldeak kalerako egokitutako “Mucho ruido y pocas nueces Sound Party” pieza ere. Jaialdi berezi baten parte bilakatuko ditu konpainiak bisitari guztiak. Dantzarako gogoz gelditzen direnentzako gune aproposa ere izango da parkea, gauez Ska eta reagge kontzertuak eta Dj-ak izango baitra 03:00etara arte.



Umore Azoka 2015 sariak
Sari eguna ere izango da ostiralekoa. Iazko UMORE AZOKA SARIEN banaketa Mendibile jauregian, eta gaur jakinaraziko da nork jasoko duen aurtengo Ohorezko Saria. Sekretuan mantenduko da izen hori ekitaldira arte, baina ezagunak dira 2015eko sarituak jada. Markeliñe konpainiak jasoko du 2015eko Euskadiko ikuskizunik onenaren saria “Andante” lanagatik, Les mobilettes frantziarrek batuko dute 2015eko emanaldirik onenaren saria “Café Frappé!” ikuskizunagatik, eta Paula Quintanak jasoko du 2015eko artista berririk onenarena.

Informazio gehiago:

Umore Azoka

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa