Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-05-19 Gaur hasiko da XVII. Leioako Umore Azoka, erabateko 11 estreinaldi eta estatuko 5 estreinaldirekin
Deabru Beltzak / Deabru Beltzak

Gaur zabalduko ditu hegoak XVII. Leioako Umore Azokak, eta lehen egunean Euskal Herriko, estatuko eta nazioarteko konpainien 20 emanaldi baino gehiago eskainiko ditu. Hurrengo lau egunetan, igandera arte, guztira, 50 konpainia pasako dira azokatik 54 ikuskizun eta 125 emanaldi baino gehiago eskeintzera.

Guztiak izango dira doan. Altua da, gainera, nobedadeen kopurua, Leioan ikusi ahalko diren hiru emanalditik bi estreinaldiak izango baitira. Zehazki 21 izango dira erabateko estreinaldiak, eta estatuko estreinaldiak, aurre estreinaldiak eta beste ere izango dira.

Tailerrak
Umore Azokak urtero 27.000 ikusle inguru biltzen ditu, baina ikusleak parte hartzaile bilakatzen ere saiatzen da. Tailerrak antolatzen ditu horretarako, urtero, eta gaur Fafá Franco ile apaintzaile brasildar-kataluniarrak orrazketa, jantzi eta irudi pertsonal sorkuntza tailerra eskainiko du. Gaur eta bihar egingo da tailerra, eta bertan sortutako lanak pasarela batean erakutsiko dituzte amaitzerakoan. Bere irudia aldatu nahi duen orok ere izango du, gainera, parte hartzeko aukera. Kale arteen festa erraldoi bilakatuko du Leioa gaurtik aurrera Umore Azokaren XVII. edizioak.




Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa