Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-04-21 Euskal Kirolzaleak 4.000 euro baino gehiago eman dizkio Caritas Leioa-Lamiakori
lapikoko / lapikoko

Leioako Euskal Kirolzaleak elkarteak, 40. Urteurrenaren ekintzen barne, lapikoko solidarioa antolatu zuen hil honetan Leioako Bulebarrean, eta idi-probak Ondizko probalekuan. Honekin batutako dirua, 4.215 euro, Leioa- Lamiako Caritas-ek jaso du gaur “laguntza behar duten herriko familien artean banatzeko”.

Caritas-eko Jose Manuel Elguezabalek jaso du 4.215 euroko txekea gaur goizean Euskal Kirolzaleak elkarteko Jesus Bastida eta Leioako Alkatea den Mari Carmen Urbietaren eskutik.
Elguezabalek “bihotzez” eskertuko du dohaitza hau, diru horrek Leioako hiru familien oinarrizko beharrak (elikagaiak, higiene, erropa…) asetzea ahalbidetzen duelako urte betez.

Euskal Kirolzaleak, bere aldetik, herriaren “erantzun positiboa” eskertu nahi izan du. Lapikoko guztia amaitu izan zelako -350 plater-, idi-probetan 180 lagunetik gora izan zirelako eta jamoiaren rifan ere hainbat leioaztarrek hartu zutelako parte. Leioaztar guztiei eta lapikokoan lagundu zuten elkarte, txoko eta enpresa guztiei “eskerrik beroenak” eman dizkie Bastidak.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa