Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-04-19 Leioako Udaltzaingoak aurkitutako 17 bitxien jabeak aurkitu nahi ditu
udaltzaingoa / udaltzaingoa

Azken urteetan herriko hainbat txokotan aurkitutako 17 bitxien jabeak aurkitzeko saiakera berri bat egiten du Udaltzaingoak. Horretarako zerrenda bat egin du eta, bitxiak galdu du dituztenek bulegotik pasa daitezke 7:00etatik 14:00etara identifikatzera.

Bitxi hauek inskripzio bereziak eta pertsonalak dituzte gehienetan, beraz, identifikagarriak dira jabeen aldetik, eta balio ekonomiko zein emozionala dute.

Beraz, Leioan azken urteetan bitxiren bat galdu izan dituztenei zuzendutako mezua zabaltzen du Udaltzaingoak. Udal bulegotik pasatzea eskatzen dute, 7:00 eta 14:00 ordutegian, eta bitxiaren deskripzio zehatza emandakoan berreskuratzekoa aukera ematen diete jabeei.

Bitxiak honakoak dira:
- Zilarrezko eskumutur 2.
- Urrezko 6 eskumutur.
- 2 belarritako
- Urrezko bi eraztun
- Zilarrezko eraztun 1
- Katea
- Ezkontza-eraztuna
- Kokotekoa
- Urrezko medaila

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa