Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-04-14 ‘Euskaraz bizi eguna’ ospatuko dugu Leioan larunbatean
egun on / egun on

Euskara erabiltzeko eta euskaraz bizitzearen aldeko ‘Egun on!’ ekimenak antolatuta, eta Udalak lagunduta, ekintza desberdinetaz betetako egitaraua dugu prest larunbata honetarako.

Egun osoan zehar euskal musikaz girotutako “euskal pintxoa” dastatzeko aukera izango dugu herriko tabernetan. Barandiaran behekoan goizerik hasiko dira ekintzak, euskara eskola, berbagune txokoa, zunba saioa, herri bazkaria, mus arina eta helduentzako mahai joko erraldoiak. Sakoneta kiroldegian pilota partida izango da, herriko hainbat plazetan triki poteoa, eta Ikea Barri plazan, Konpromiso Liburuaren aurkezpena izango da 13:30ean, honetaz gain, dantza tailerra, jolasak, erromeria eta hainbat gauza.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa