Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-04-11 Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen udal zerga ordaintzeko borodatezko epea zabalik da
ibilgailuak / ibilgailuak

Udalak maiatzaren 31ra arte izango du zabalik Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Udal Zerga ordaintzeko borondatezko epea. Helbideratutako ordainagiriak maiatzaren 9an kargatuko dira kontuan.

Zergadunak errazagoa eduki dezan, Udalak mailaz maila igoriko ditu bakoitzaren helbidera zergaren inprimakiak, bertan ordaintzeko azalpen guztiak ematen direlarik, indarrean dagoen Zergabilketa Araudiko 12 artikuluak ezartzen duen arabera. Zergaren inprimakiak ez hartzeak, ez du esan nahi ordaindu beharrik ez dagoela, horregatik, jada hartu ez badira, Udaletxeko Ondasun eta Ogasuna bulegoetara etorri beharko du erretiratu ahal izateko.

Ondorengo finantza entitateek dituzten bulegoetako edozeinetan aurkeztu beharko da:

- Kutxabank, Laboral Kutxa, Banco Santander, BBVA, Caixabank, Bankia, Banco Sabadell y Banco Popular.
- Udaleko Diru-Bilketarako bulegoetan, udaletxeko lehen pisuan (Elexalde, 1).
- Udaleko Diru-Bilketarako Bulego honetara zuzenduriko zergazko posta-igorpenaz.
- Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidea sistemaren bidez: www.euskadi.net-en edota www.leioa.eu web orrian dagoen Herritarren karpetaren bitartez.

Bestalde, gainkarguzko derrigorrezko ordainketa egiteko ezarri den epea igaro ondoren, zuzenean ekingo zaio hori premiamenduzko bidetik kobratzeari, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorraren 26.a artikuluan ezarri diren errekargu eta korrituekin ordainketa berariaz egingo da Betearazpidetzako Bilketarako bulegoetan.


Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa