Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-04-06 Leioak genero indarkeriaren biktima izan diren emakumeenganako arreta hobetzeko Erakundeen arteko II Koordinazio Protokoloa sinatu du
vipoencia / indarkeria

Leioako Udalaren, Ertzaintzaren eta Osakidetzaren ordezkariek genero indarkeriaren eta sexu-erasoen biktima izan diren Leioako emakumeenganako arreta hobetzeko Erakundeen arteko II Koordinazio Protokoloa sinatu dute.

Leioako Alkatea den Mari Carmen Urbietak, Erandioko Ertzainen burua den Javier Aldekoak, eta Osakidetzako Uribe Kostako zuzendari gerentea den Mari Luz Marquesek sinatu zuten protokoloa joan den astean. Sinadura honetan prozesuaren parte diren beste agenteak ere izan ziren: Juan Carlos Martínez Llamazares Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, Enara Diez Berdintasuneko zinegotzia, Joxe Belmonte Hezkuntza teknikaria, Aitziber Saratxaga Leioako Gizarte-laguntzailea, Ricardo Egiguren Udaltzain-burua, Jone Gurrea Berdintasun teknikaria eta Ana Céspedes Leioako Andrak elkartearen ordezkari moduan.

Dokumentu honen helburua indarkeria matxistari aurre egin behar dioten emakumeenganako arreta, laguntza eta koordinazioaren kalitatea hobetzea da. Dokumentua egiteko prozesua Leioako Udaleko Batzar Aretoan amaitu da, non inplikatutako hiru erakundeek, hau da, Leioako Udalak, Ertzaintzak eta Osakidetzak hura sinatu duten.

Dokumentu honen izenpetzea, Udaleko Berdintasun Arlotik bultzatu dena, 2007 urtean udalbatzak onartu zuenarekiko hobekuntza kuantitatiboa eta kualitatiboa suposatzen du, eta arreta azkar, koordinatua eta eraginkorra eman nahi die indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei. Hau guztia, ahaztu barik Protokolo honen asmoa adingabeen zaintza eta interesak babestea ere badela, kasu guztietan indarkeria matxista horren biktima zuzenak diren aldetik.

Udalez gaindiko erakundeez gain –Ertzaintza eta Osakidetza—, maila lokalean Berdintasun Arloarekin batera, Hezkuntza Arloa eta Udaltzaingoa ere inplikatu dira prozesu honetan. Era berean, nabarmentzekoa da Bizkaiko Foru Aldundiak gizarte-laguntza eragile bezala aitortzen duen Andrak Elkartearen esku hartze aktiboa.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa