Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-03-10 Bihar 'Barikuetan Jai' programan zirku tailerra egingo da
barikuetan  / barikuetan

Bihar, martxoak 11, Antzerki Saioa egin beharrean Barikuetan Jai programazioaren barruan Zirku Tailerra egingo da. Lekua eta ordua betikoak, Kultur Leioako aterpean arratsaldeko 17:30etik aurrera.

Iritsi da zirkoaren munduan murgiltzeko unea! Zirkozaurre, Zirku Arteen Espazioko kideen eskutik, malabareak, oreka jolasak, akrobaziak...denetik ikusi eta ikasteko aukera izango dugu! Teknika eta ariketa ezberdinen bitartez, guztiontzako egingarriak diren mugimendu eta trukuak ikasiko ditugu. Zirkuan murgiltzeko prest?

Euskara Zerbitzuak martxan jarritako programa honen helburua da haurrek eta familek euskara erabiltzea herriko plazetan eta kaleetan, eta horretarako ostiralero jarduera bereziak egiten dira euskarazko harreman sareak zabaltzeko eta euskara erabiltzeko guneak eta aukerak sortzeko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa