Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-03-10 “Leioa Itsasadarretik” argazki lehiaketak bide erdia egin du
itsasadarra / itsasadarra

Oraindik, bi hilabete falta dira epea amaitzeko, baina orain arte, itsasadarraren gaineko ezagutza sustatzeko Leioako Udalak abian jarri duen argazki lehiaketa oso partaidetza arrakastatsua izaten ari da.

Proiektu honek, Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioaren lankidetzarekin egina, www.leioaitsasadarretik.info webgunea du, eta bertan, lehiaketari buruzko informazio guztia kontsulta daiteke eta orain arte parte hartu duten argazkien galeriaz gozatu. Epea amaitzerakoan, epaimahaiak baloratuko ditu argazkiak eta ebatziko ditu diru-sarien irabazleak.

Gainera, herritarrek eguneroko albiste guztiak ere jarrai ditzakete sare sozialetako kanalen bitartez, baita horiekin komunikatu eta edukiak aurkitu ere.

Ezbairik gabe, argazki lehiaketa bere funtzioa betetzen ari da, hau da, auzotar asko itsasadarrera hurbiltzea, Leioatik atera gabe, eta bide batez, argazkirik pertsonalenak ateratzen ari dira. Aukera bat da, baita ere, txoko berriak aurkitzeko, orain arte, ezkutuan egon direnak askorentzat.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa