Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-03-09 Urteko lehen Ezagutzen Azoka
Ezagutzen azoka / Ezagutzen azoka

Herrigunek datorren larunbaterako, martxoak 12, plan ederra proposatzen digu: Ezagutzen Azoka. Goizeko 12:00etatik 14:00etara bitartean Ikas-Ingurune batean parte hartzeko aukera izango dugu Boulebarreko Stoan.

Hainbat hiritar euren ezagutzak partekatzera aterako dira kalera, besteak beste: Argazkigintza, Falkoneria, Heriotzik gabeko arrantza, Izurriteen kontrola, Akuariogintza, Puntu-lana, Gozogintza, Asmaketak, Minecraft, Ingelesa, Frantsesa…

Ikas-Ingurunea adina ezberdin askotako pertsonak ikastera elkartzen diren leku bat da: umeak, gazteak, helduak, pertsona nagusiak… Ikas-giro lasaia, jakinminez beterikoa, lana eta jolasa batzen dituena, guztiontzako atsegina… Pertsonek elkarrekin ikasten dute dakitena, partekatzeaz batera, bizipen hurbil eta irekian.

ZER DA EZAGUTZEN AZOKA?

Ezagutzen Azokan pertsonak harremanetan jartzen dira dituzten ezagutzak komunitatean partekatzera, beste batzuengandik ikastearekin batera.

Parte hartzen duten pertsonek aldez aurretik Leioaztarren Ezagutzen Sarean gai ezberdinen gainean dituzten ezagutzak zein jakinminak eskaini edo eskatu dituzte. Dena dela, Azokako ikastaldi guztiak publikoaren partehartzeari irekiak izango dira.

PARTE HARTZEKO:

Hiru bide eskaintzen dira (egunean bertan Stoara agertzeaz gain, jakina!):

1. Posta elektroniko bat idatziz, aktibatzeko eta zure komunitatearekin kolaboratzeko zure gogoa adieraziz. (info@herrigune.org)

2. Telefonoz deituz. Gure zenbakia 94 402 97 80 da.

3. Ekintza Tailerrera etorriz. -Hau dugu guk gustokoen!- Elkartzeko gune bat, hiritar guztiei irekia, ostegunetan 17:00etatik 20:00etara. Aurretik abisatuz gero are hobeto lagunduko zaitugu, baina ez da beharrezkoa. Helbidea honako da: Iturriondo 10, 2º (Metro ondoan).

Animatu parte hartzera!!


Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa