Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-02-16 Itsasadarra protagonista izango da argazki lehiaketa baten eta beste hainbat ekintzetan Lehiaketari buruzko oinarriak www.leioaitsasadarretik.info web gunean
ria / itsasadarra

Leioako Udalak, Portu Fundazioaren laguntzarekin, ‘Leioa Itsasadarretik’ izeneko argazki lehiaketa antolatuko du Leioarentzat itsasadarrak duen garrantzia nabarmentzeko asmoarekin.

‘Leioa Itsasadarretik’ argazki lehiaketak itsasadarra izango du protagonista nagusia, lehiaketa irekia izango da eta batez ere leioaztarrei zuzendutakoa. Parte hartu nahi duenak hiru pausu baino ez ditu jarraitu behar apirilaren 30a baino lehen:

1. Leioa inguruko itsasadarreko argazkia egin, edo dauzkazun argazkien artean aukeratu, eta digitalizatu 1200 x 800 pixeleko tamainan (72 ppp).
2. Zure kontakturako datuak dituen fitxategia bidali (izena, emaila, telefonoa) leioaitsasadarretik@gmail.com.
3. Argazkiak baldintzak betetzen baditu, www.leioaitsasadarretik.info web gunean argitaratuko da epaimahaiak baloratu dezan.

Lehiaketa honetaz gain, hainbat ekintza osagarri izango dira partaidetza sustatzeko. Adibidez, hainbat hitzaldi ere izango dira hilabete hauetan historia, ondarea eta biodibertsitateari buruz aritzeko adituekin, ekintza ludikoak eta partehartzaileak ere izango dira itsasadarrarekin zerikusia izango dutenak, Leioako biztanleri guztiari zuzendutakoak.

Urteko lehen hiruhilabetekoan izango dira ekintza hauek, baina oraindik ez dira datak zehaztu, hurrengoko egunetan jakitera emango dira.

Informazio gehiago:

Leioa Itsasadarretik

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa