Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-02-15 Leioako Herri Partaidetzaren Diagnostikoa Gobernu Irekia eta partehartzailearen helburuarekin jarraitzen du lanean
Consejo de la Infancia / Umeen Kontseilua

Urte asko dira Leioan herri partaidetzaren inguruko ekimenak egiten direla, herritarren iritzia eta partaidetza sustatzeko. Oraingoan, partaidetza prozesu horien diagnostikoa egin nahi du Udalak, eta horretarako, leioaztarren laguntza eskatzen du inkesta labur bat erantzuteko.

Gobernu Ireki eta parte hartzailearen ereduaren bidean jarraitzen du lanean Leioako Udalak, herritarren partaidetzari hauspoa emanez. Horrela, inplikazio eta erantzukidetasunezko kultura sustatu nahi da, eta aldi berean, informazio, iritzi eta partaidetzarako espazioak hobetu eta indartu nahi dira.

Oraingoan, partaidetza prozesu horien diagnostikoa egin nahi du Leioako Udalak. Leioaztarren iritzia ezagutzeko inkestak egiten ari dira, eta horrez gain, udaleko talde politiko eta teknikoei eta herriko elkarteei elkarrizketak egiten hasi dira, ikuspegi zabal eta globala edukitze aldera. Ondorengo azterketak existitzen dena ebaluatu eta existitzen ez dena sortzeko balio izango du.

Leioaztarrek martxoaren 15era arte izango dute aukera diagnostiko honetan parte hartzeko, eta aukera bi izango dute:

  • Udal bulegoetan (Udaletxea, Kultur Leioa, Kiroldegia, Euskaltegia, Pinuetako Udal Bulegoa eta Gaztegunea) izango den paperezko inkesta betetzea.

  • Edo internet bidez.



Zure iritzia garrantzitsua da. Parte hartu!

Informazio gehiago:

Inkesta

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa