Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-02-04 Gazte kualifikatuak laneratzearen alde egingo du Behargintza Leioak
Behargintza Leioa / Behargintza Leioa

Behargintza Leioak HAZILAN proiektua jarri du martxan. Leioako gazte kualifikatu langabeak eta herriko enpresak uztartuko dituen ekimena da. Hazilan proiektuak bost urteko iraupena izango du (2016an hasi eta 2020an amaituko da). Proiektu hori Garapen Elkarteak (Garapen Agentzien Euskal Elkarteak) koordinatuko du eta 20 garapen agentziak hartuko dute parte, tartean Behargintza Leioa.

Lanbide Heziketako eta unibertsitateko ikasketak egin dituzten gazte askok zailtasunak dituzte beren esparruko ikasketekin lotutako lanpostuetan laneratzeko.

Hazilan proiektu honen helburua da goi mailako ikasketak dituzten eta lanik gabe dauden gazteei zeharkako konpetentzietan prestakuntza ematea. Bide batez, proiektu bat bideratu nahi duten enpresatan gazte horiek txertatzea, hainbat eratara (praktikak, lanpostuan bertan prestakuntza, proiektu berriak…).

Horrekin gazteen laneratzeko aukerak hobetzea eta enpresek dituzten beharrei erantzutea lortu nahi da. Gazteei eta enpresei tutoretza bidezko jarraipen eta laguntza zerbitzu zehatza eskainiko zaie, proiektua bideratzeko.

Proiektu honek bi hartzaile ditu: batetik, 20-35 urte dituzten gazteak, LHko goi zikloko edo unibertsitateko ikasketak amaituta dituzten eta langabezian daudenak, eta bestetik, proiekturen bat burutu edo landu nahi duten enpresak.

Gazte kualifikatuek lehendabizi AKTIBATU urratsa egingo dute (zeharkako konpetentziak landuko dituzte, talde autogestionatu eta banakako jarraipenaren bidez). Horrekin batera, prestakuntza jasoko dute (on-line eta aurrez aurreko jarraipen saioekin) eta ondoren enpresetako proiektuak lantzen hasiko dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa