Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Uztailaren 08a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2016-01-13 Gabonetako egitaraua arrakastatsua izan da
Olentzero / Olentzero

Gabonak umeentzako egun bereziak dira, eta horregatik Leioako Udalak eurei zuzendutako egitarau berezia prestatu zuen egun hauetarako. Besteak beste, Errege Magoen eta Olentzeroren harrera, gaztain erreak, Gabonetako Umeen Parkea, edota Gabonetan Antzerkira zikloa izan ziren, guztiak arrakastatsu suertatuz.

Ekintzarik garrantzitsuena, Kandelazubietako Gabonetako Umeen Parkean izan zen beste behin ere. Bertan, 1.240 umek eta 874 gurasok tailer, puzgarri, ikuskizun, zein jokoetan hartu zuten parte urtarrilaren 2tik 5era. Ezin ahaztu urtarrilaren 4an, Aldundiko suhiltzaileen lana ikusteko aukera ere izan genuela, benetan ikusgarria egiten duten lana; Tirolina, erreskate txakurrak, bizikleta istripu baten egin beharreko lanak…

Olentzero ere bisitan egon zen abenduaren 24an, bere harreran Leioako hainbat Kultur taldek hartu zuten parte, besteak beste, Biltoki Gazte Elkartea, Gure Ohiturak dantza taldea, Errekaldeko Nagusien Etxeko Abesbatza eta Leioako Txistulariak. Guztira 700 opari inguru banatu zituen Olentzerok 5 urtera arte eta 6 urtetik gorako leioaztarren artean. Eta gainontzeko auzoak ere bisitatu izan zituen Olentzerok, Lamiako, Txorierri, Pinueta eta San Bartolomen ere gozokiak banatuz.

Egun bat arinago, Olentzeroren etorrera prestatzeko gaztain erreak banatu ziren Bulebarrean, guztira 600 gaztain-ano banatu zituen Leioako Udala eta Leioako Merkatari Elkartearen eskutik.

Azkenik, urtarrilaren 5ean Errege Magoak heldu ziren Leioara. Sakoneta Kiroldegian izan ziren 18:30etik aurrera bertan batutako txikiekin egoteko eta 750 opari eta gozoki inguru banatzeko, gau magiko honetan.

Kultur Leioan
Honetaz gain, Kultur Leioak bere programazioan hainbat ikuskizun berezi eskaini zituen. Gabonetako kontzertuei dagokionez, betea izan genuen Auditoriuma Leioako Gazte Orkestra (abenduak 19), Travellin’ Brothers All Stars (abenduak 18) eta Leioako Musika Banda, Orpheo Ganbera Abesbatza eta Voccalisse (abenduak 20) ikusteko. Guztira 700 ikusle inguru pasa ziren Kultur Leioako auditoriumetik.

Gabonetan antzerkira zikloa izan zuten ikusgai etxeko gaztetxoenek eta beren senideek. Horrela, abenduaren 26tik 30ra ikuskizun desberdinak ikusi ahal izan genituen: “Mobi Dick”, “Kontu Kontari”, “Burbujas de papel”, “Gaueko entziklopedia koxkorra” eta “Pintto Pintto”. Guztira 900 ikusle baino gehiago.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa